sábado, 23 de marzo de 2013

Porque la fortuna llega...

Este es un cuento para adultos a cerca de la diosa de la fortuna.
No se le busca, pasa entre nosotros sin darnos cuenta, sólo hay que estar atentos.

martes, 15 de mayo de 2012

Eskola integratzailea, eskola inklusiboa...





Eskola integratzailea, inklusiboa…. Gai hau tratatzeko ipuin egoki bat konpartitu nahi dut zuekin, gazteleraz dago baina errez itzuli daiteke.
Gustatzea espero dut…


Hezitzaileentzako ipuina...

Ikusi ze ipuin topatu dudan!!!
Aurten psikologian ikasitako teoriaren bat isladatuta ikusten al dezue?


Bazen behin 3 urte bete eta eskolan hasi zen mutikoa. Irriketan zegoen hasteko, bere amak han gauza asko egiten zirela kontatu baitzion. Lehen egunean andereñok “gaur marrazki bat egingo dugu” esan zuen. “A zer ondo! Asko gustatzen zait marraztea” pentsatu zuen haurrak. “Arrainak, eguzkiak, izarrak, etxea zuhaitzak…margotuko ditut”. Orduan, zera erantsi zuen irakasleak ” itxaron, ez hasi oraindik, aurretik zer marraztuko duzuen esan behar dizuet. Gaur lorea egingo duzue”. Umeak pentsatu zuen ” ederto, gustuko ditut loreak; arrosak, moreak, horiak, handiak, txikiak, lorontzian, jardinean… egingo ditut” Andereñok zera gaineratu zuen, ordea “ itxaron, ez hasi oraindik, nik arbelean egindakoaren tankerakoa irudikatu behar duzue eta”. Arbelean ageri zena lore gorri-gorria eta zurtoin orlegia zuen.

Beraz, mutikoak zurtoin orlegiko lore gorri-gorria egin zuen.



Beste behin, andereñok esan zuen “ gaur plastilinarekin jolastuko gara” Haurra pozik jarri zen. “Asko gustatzen zait plastilinarekin aritzea. Gauza asko egin ditzaket: zubia egingo dut ala harresia ala…” baina andereñok erantsi zuen “itxoin, ez hasi oraindik, honen moduko plater urdina egin behar duzue”.

Beraz, mutikoak plater “urdin-urdina egin zuen.

Lehen hezkuntzara igarotzerakoan haurrak irakasle berria izan zuen. Behin, andereño berriak esan zuen ”gaur marraztu egingo dugu”. Umea geldi-geldi geratu zen, itxaroten, besteek marrazkia egiten zuten bitartean. Harengana hurbilduz galdetu zion ikasleari “ zergatik ez duzu irudirik egiten?”. “Zer egin behar dudan esan iezadazun itxaroten ari naiz” erantzun zion haurrak. “ Nahi duzuna egin dezakezu, denek marrazki berbera egin ezkero nola desberdin dezaket zuetariko bakoitzak egindakoa? ” .

Orduan, mutikoak zurtoin orlegiko lore gorri-gorria egin zuen.

“Los niños nacen con alas, los maestros les enseñamos a volar”


Ikasturte honetan gauza asko ikasi ditugu, baina irakasle gisa nolakoak izan behar garen oso argi utzi digutela uste dut.  Ondorengo esaldietan argi laburtu daiteke:

Ados al zaudete?



“No es maestro el que transmite información,

sino el que es capaz de captar la atención de su pupilo

haciéndole comprender aquello que enseña”



“El maestro enseña más con lo que es, que con lo que dice”







Poesiaren indar afektiboa barneratzen du haurrak


Orain dela hilabete bat Juan Carlos Alonso psikologoak haur literaturari buruz emandako hitzaldia hain interesgarria iruditu zitzaidanez, gai honi buruz interesa sortu zait eta beste hitzaldi batera joan nintzan, oraingoan  poesiaren indar afektiboa haurrengan izan da gaia.


Aurrekoan, Galtzagorri Elkartearen Bularretik Mintzora egitasmoaren barruan, Juan Karlos Alonso psikologoak literaturak haurraren garapenean daukan garrantzia azpimarratu bazuen, oraingoan, ildo beretik jardun da Kulturaten Juan Kruz Igerabide idazlea Haur literatura eta hizkuntza afektiboaren arteko lotura hitzaldian zehar. Haur literatura eta poesian makina bat lan egin du adunarrak eta gaurkoan, “poesiaren aldarrikapena” egin du modu inspiratzailean.

“Hizkuntzaren sorreran poesia dago”, baieztatu eta literatura eta arlo emozionala zuzenean lotu ditu Igerabidek. Izan ere, azaldu duen moduan, “gizakia sortzen denetik, literatura hasten da”. Hasieratik, talde primitiboen kantu eta silaba jolasetatik hasita, hizkuntza eta poesia emozioz beteak daude eta haurrarengan eragin nabarmena daukatela azaldu du idazleak. Horretarako, Euskal Herriko zein beste komunitate batzuen kantu edo poesiak jarri ditu adibide gisa. Gurean, tradizioz eta modu naturalean transmititzen zaizkio haur txikiari poesiaren lehenengo zantzuan, “silabak, doinuak, erritmoak…”, eta hauek, umeak sentitzen dituen indar afektibo eta estetikoak dauzkate.

Izan ere, ume txikiaren garapen intelektuala txikiagoa dela adierazi du Juan Kruz Igerabidek. Aitzitik, umea emozio eta sentimenduen aldetik ez da txikiagoa, “sentitu, guk bezala sentitzen du jaiotzatik”, gaineratu du. Modu honetan, soinuek daramaten indar afektiboa edo “mezu emozionala”, ulertu eta barneratzen dute haurrek. Literatura bizitzarekin oso lotuta dagoela azaldu du adunarrak eta literaturak haurrari bizitzaz berba egiten diola esan du. Ipuin edo poesiatan azaltzen diren “irudi metaforiko edo sinbolikoak ulertzen daki haurrak”. Hortaz, umearentzat ipuin edo poesia egokia zein den galderari, “umeak ipuin zehatz bat eskatzen badu, bere garapen psikologikoak hori behar duelako da”, erantzun dio Juan Kruz Igerabidek. Modu honetan, barne beharrei erantzuteko tarteak eskaintzen dizkio literaturak haurrari.

Guraso eta haurraren arteko ahozkotasunaren lehen ezaugarria, Igerabideren esanetan, “maite zaitut” sentipena da eta horretarako, umeak amaren edo aitaren ahotsa behar du ondoan. Horregatik, haurrarekin ahozkotasuna lantzearen garrantzia azpimarratu du. Bestalde, ahozkotasunaren oinarrian, “sentipenak azaltzeko gaitasuna”, dagoela esan du idazleak. Jolasteko edo sozializatzeko poesiaz gain, hizkera barnekoia daukaten poesiek sakoneko emozioak kanporatzen laguntzen diote umeari eta “bidea emanez gero, umeak atera egiten du indar emozionala”, gaineratu du adunarrak.


“Xoria zaude ixilik, ez egin nigarrik
nik eramanen xutut xedera laxaturik
Ohriko borthutik, ororen ganatik”